XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolakoak diren, haatik! Zer adin dute horiek? Hamabi, hamabost ez gehiago seguraz ere; jadanik bere buruaren jabe dituk.

Nondik datorkie segurtamendu hori?.

Ni, horien adinean ikaran nenbilean: Arrunt herabe besteen desarrinjatzeaz beldur beti, sekulan ez nindian horrela farregitera menturatuko kar batean.

Orain hauk lasai badabiltzak, ez diketek inon laketzeko problemarik, orotan ongi dituzkek.

Zer xantza! Dudarik gabe, burrasoek libro uzten ditizkek, beren aitek seguraz ere, ez deitek deus erasiarik botatzen bazkalorduan, bestenez, ez dituk horrela ibiliko.

- So egizu hori, haur zirtzil horik ez dute gehiago konpletzarik; aise uzten dute atso zahar bat zutik! Ez dela hala jauna?.